Ir al contenido principal

Destacados

2. ikasgaia & T2 ZELULA ZATIKETA eta MEIOSIA



Zelula-zatiketa
Zelularen zikloa, zelula osatzen denetik zelula berriak sorraraziz hura zatitu arte doan denbora-tartea izango litzateke. Zelula anitzeko espezie eukariotoetan bi eratako zelulak bereiz daitezke: diploideak eta haploideak.
Zelula-zikloa
Denbora-tarte luzeagoa edo laburragoa igaro ondoren, zelula guztiak zatitu edo hil egiten dira. Batean nahiz bestean, hasierako zelulak jatorrizko izate hura galtzen du. Zelula baten bizitzaren iraupena oso aldakorra da. Zelula-ziklo osorako behar den denborari sorkuntza-denbora (T) esaten zaio. Zelula anitzeko organismoetan indibiduoa baino gutxiago bizi diren zelulak egoteak esan nahi du zelulen ugalketa-erritmoak gutxienez hiltzen diren zelulen erritmoaren parekoa izan behar duela.
Zelula-zikloan bi etapa bereiz daitezke: iraupen luzeko hasierako etapa bat, zelulak nukleo zehaztu bat edukiko lukeelarik, interfase deritzona; eta amaierako etapa labur bat, zelulak kromosomak izango lituzkeelarik, zatiketa edo M fasea deritzona.
Interfasea
Hiru etapa izango lituzke:
*       G1 Fasea: transkripzioa eta itzulpena fase honetan gertatzen dira. R puntura edo itzulerarik gabeko puntura iristen denean, zelula hurrengo fasean sartuko da ezinbestean. Badira zelula batzuk R puntu horretara iritsi gabe denbora luzea ematen dutenak, eta G0 fasea delakoan sartzen direnak. Zatitzen ez diren zelula espezializatuak (neuronak esaterako) G0 fasean gelditzen dira betiko.
*       S Fasea: DNAren bikoizketa gertatzen da.
*       G2 Fasea: DNAren sintesia amaitzen denean hasten da, eta kromosomak bereizten diren unean bukatzen da.



Zelula-zatiketa edo M fasea
Nukleoaren zatiketa edo mitosia hartzen du bere barnean, kariozinesi ere deitua; eta halaber, zitoplasamaren zatiketa edo zitozinesia.
Mitosia
Mitosia, hain zuzen ere, zelula amaren kromosoma-kopuru bera duten zelulak sortu behar direnean izango den zelula-zatiketari esaten zaio. Lau fasetan banatua dago:
*     Profasea: ADNren zuntzak trinkotzen hasten da direnean du abiapuntua eta zentromeroaren bidez elkartuta dauden bi kromatidak osatu arte irauten du. Konplexu zentriolarra eratzen da, zentriolo eta prozentriolo (diplosoma) batek (26. gaia ikusi), eta material perizentriolar edo zentrosomak ere osaturik, eta hortik abiatuta ardatz akromatikoa osatuko duten mikrotubuluak eratzen hasiko dira. Lamina nuklearra despolimerizatu egingo da eta bildukina apurtuko da. Plaka zinetokorikoa osatuko da zentromeroan.
*     Metafasea: mikrotubulu zinetokorikoen luzapenaren ondorioz, kromosomak bi konplexu zentriolar horietatik distantzia berera geratuko dira, ardatzaren erdian kokatuz eta plaka ekuatoriala osatuz.
*     Anafasea: bi kromatida ahizpen bereizketarekin hasiko da, kromosoma metafasiko bat osatzen dutela, kromatida bakarreko kromosoma anafasiko bat eratuz. Anafasea, hain zuzen, kromosoma anafasikoen multzo bat polo batera iritsi eta beste multzoa aurkako polora iristen denean amaituko da.
*     Telofasea: lamina nuklearra kromosomekin elkartzean hasiko da, bildukin nuklear berria osatu dadila erraztuz. Kromosomak desbiribilkatzen hasiko dira, eta horri esker, eskualde antolatzaile nukleolarraren transkripzioa eta osakuntza egin ahal izango da.
Zitozinesia
Animalien zeluletan zitoplasmaren zatiketa denean zitoplasmaren estutze baten ondorioz gertatzen da. Anafasearen amaieran hasten da, barne-eraztun uzkurkorraren ondorioz zatiketaren ildoa agertzen hasten denean. Eraztun hori aktina-polimeroz osatua egongo da.

Meiosia
Meiosia ugalketa sexuala ahalbidetzen duen zelula-zatiketa da. Hurrenez hurren gertatzen diren bi zatiketa biltzen ditu: lehen zatiketa meiotikoa, zatiketa murriztailea izango litzatekeelarik, zeren zelula ama diploide (2n) batetik bi zelula ume haploide (n) lortzen baitira; eta bigarren zatiketa meiotiko bat, zatiketa ekuazionala litzatekeena, zeren zelula umeek amaren kromosoma-kopuru bera izango baitute (zatiketa mitotikoan bezala). Horrela, lehen zatiketa meiotikoaren bi n zeluletatik lau n zelula lortuko dira. Mitosian bezala, lehen zatiketa meiotikoaren aurretik, interfase-aldi bat dago, DNA bikoizten dena. Halere, bigarren zatiketa meiotikoaren interfasean ez dago DNAren bikoizketarik.
 


Comentarios