Destacados
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones
Etiquetas
Lurraren barruko dinamika
Lurraren barruko dinamika
Litosferako plakak
Kontinenteen jitoa
Geologiaren historian garrantzi berezia izan duen gizon bat aipatu behar dugu<. Alfred Wegener (1890-1930).
Wegenerek 1910. urte aldera izan omen zuen kontinenteen jitoa izenarekin ezagutzen den teoriaren intuizioa eta 1915. urtean argitaratu zuen Kontinenteen eta ozeanoen sorrera izeneko liburua. Liburu horretan bildu zituen Wegenerek ordura arte zagutzen ziren eta kontinenteen jotiaren hipotesia (bere teoriaren oinarria) bultzatzen zuten froga zientifiko guztiak. Wegenerren teroriaren arabera, duela 200 bat milioi urte, lurrazalaren gainean ez zegoen kontinente erraldoi bakar bat besterik (Pangea) ozeano erraldoi batek (Panthalasa) inguratuta.
Gero,Pangea hori lur zati txikiagotan banatu zen eta zati bakoitza bere aldetik abiatu zen. Egun ere urrutiratzen horrek jarraitu egiten du urtero hainbat zentimetro mugituz.
Plaken tektonika: teoria berri bat
Lurraren azala, litosfera, hainbat zatitan banatuta dago eta zati horietako bakoitzari plaka deitzen diogu. Plaka horiek mugitu egiten dira litosferaren azpian dagoen astenosfera izeneko geruzaren gainean, Lurraren barneko enegiak eraginda. Plaka horiek elkarrengana hurbildu edo urruntzen direnean, plake ertzean sumatzen dira, batik bat, adaketa eta eragin geologikoak.
Halaxe uste dute zientzialariek eta gaur egun teoria hau da geologo gehienek ontzat ematen dutena, berak esplika baititzake hobekien Lurraren egitura, bere funtzionamendua eta bertan gertatzen diren aldaketa geologikoak. Teoria plaken tektonikaren teoria deitzen zaio.
Litosferako plakek nolako mugimendu-motak dituzten eta mugimendu horiek direla medio plaka horien ertzetan nolako dinamika bereziko hainbat egitura geologiko aurki daitezkeen ikusteko aukera daukagu.
Gaur dakiguna jakinda, badirudi ez dagüela inolako zalantzarik motor hori zein den esateko garaian: Lurraren barneko energia, grabitatearekin batera, da lurrazaleko plaken dinamikaren eragile nagusia.
Zein da plaka mugiarazten dituen mekanismoa?
Uste denez, Lurraren mantuan konbekzio.korronteak sorteen dira bertako material urtuan, lapiko edo eltze batean patata-purea edo zopa berotzen direnean gertatzen den era berean, edota Eguzkitiko energiak atmosferako airean sortzen dituen korronteen antzekoak.
Lurrazaletik beherantz hasten garenean tenperatura igo egiten dela ikuz genezake: zenbat eta sakonagora jaitsi hainbat eta tenperatura altuagoa.
Esan genezake, beraz, orokorrean tenperatura igo egiten dela lurrazalean barneratzen garen neurrian, baina tenperatura hori handiagoa da ozeano-gandorren (dortsalen) azpian sakonera berdintsua duten subdukzioko zonetan baino. Gertakari horietatik ondorioztatzen da, urtutako material beroak dortsalen azpiko guneetatik gora egiten dutela, lurrazaleraino iristen direla (bitartean ozeano-gandor edo ozeano azpiko mendikate sortuz). Horrekin batera, material hotzagoek subdukzio-zonetan behera egiten dute.
Hori gertatzen ari den bitartean, konbekzio-korronteen eraginez, astenosferako materialak leku batetik bestera mugitzen dira eta mugimendu horretan berarekin batera eramaten dituzten gainean dauden litosferako plakak. Horrela, gorantz egiten duten konbekzio-korronteak elkartzen diren lekuetan, plakak bereizten hasten dira, eta behera egiten duten lekuetan plakak hurbildu egiten dira, bi plaken arteko talkak eraginez.
Litosferalo plaken mugimenduak eta plaken ertzetan gertatzen diren fenomenoak
Litosferako plaken artean hainbat motatako mugimenduak gerta daiteke, eta mugimendu horiek hainbat fenomeno jakin sortzen dituzte plaka horien artean.
Hiru mugiemendu-mota aztertuko ditugu jarduera honetan: rtz dibergenteak (plakak urrutiratzen direnean), ertz pasiboak ( plakak hurbiltzen direnean), ertz pasiboak edo eraldaketa-ertzak (plakak alboka mugitzen direnean)
Ertz dibergenteak. Itsasoko zabalera.
Material urtu hori itsas azpira isurtzen denean, solidotu egiten da eta denborarekin erdigunetik bereizten hasten da (gogoratu plakak urrutiratzen ari direla) erdigune horretan sakonune berri bat sortuz. Prozesu horrek denbora luzez jarraitzen du bi plakak gero eta gehiago aldenduz.
Ertz dibergenteak litosfera ozeaniko eta erliebearen sortzaileak dira, bertan sortzen baita itsas azpiko litosfera berria, ozeano hondoak zabaldu egiten ditu eta horrek itsas azpiko ozeano-gandorren osaketa dakar berekin, dortsal ozeanikoaren osatzea. Ertz dibergenteak dauden lekuetan lurrikarak (itsasikarak esan beharko genuke) gertatzen dira eta sumendi-kate luzeak daude ozeano-gandor horren erdigunean.
Ozeanoaren hondoan murgildurik daude. Ertz horietan, rift izeneko pitzadura erraldoi dago, 25-50 km bitarteko zabalerakoa. Pitzaduraren alde bakoitzean dortsal bana dago, eta horien zabalera 200 eta 1000 km artekoa izan daiteke.
Riftean etengabeko iharduera bolkaniko handia dago: laba mantso-mantso isurtzen da pitzaduraren bi aldeetara. Laba hori berehala hozten da, riftaren bi aldeetan litosfera ozeaniko berria eratzen delarik. Horixe da Atlantikoa zeharkatzen duen dortsalaren kasuan.
Astenosferako materialek gorantz egiten dute. Litosferaino iristean, magmaren zati bat kanpora ateratzen da, baina gainerakoa, litosferan azpitik, riftaren alde bietara zabalduko da aurkako norantzetan. Litosfera zurruna izanik, horren azpitik mugitzen den astenosferak eramaten du herrestan, uhal garraiatzailea baten antzera.
Fenomeno horren ondorioz ozeanoaren hondoa zabaldu egiten da, eta beraz, plaken gainean dauden kontinenteak urrundu egiten dira elkarrengandik. Dortsal atlantikoaren kasuan, fenomeno horrek eragiten du amerikar kontinentea Europa eta Afrikatik urruntzea. Urrunketa 10 bat cm-koa da urtean.
Bestalde, azken urteotan, Afrikaren erdialdean rift bat eratzen ari dela hauteman ahal izan da. Pitzadura erraldoi hori Afrikako aintziretako eskualdetik Palestinaren iparralderaino doa.
Adituen ustez, etorkizunean, Afrikako plaka hautsi egin liteke inguru horretatik; horrela, bi plaka eratuko lirateke, eta bien artean ozeano bat ireki.
Ertz konbergenteak eta subdukzio-zonak
1.- Plaka ozeaniko bat eta plaka kontinental
2.- Bi plaka ozeaniko
Bi plaka ozeaniko hondoratu egiten direnenan bat hondoratu egiten da bestearen azpian eta subdukzio gune bat sortzen da. Kasu honetan ozeano-fosa bat osatzen da,. Gainera, goiko plaka ozeanikoaren erliebea altxatzen denez, uharte-arku bat osatzen joaten da eta sumendiek magma ugari isuri dezakete baita lurrikatak ere.
Horrela eratuak dira Japoniako irlak.
3.- Bi plaka kontinental
Azkenik, ertz konbergenteak dituzten bi plaka kontinental horien arteko elkarreraginak urte askotan jarrai dezake, eta denboraren denboraz, gerta daiteke bi plaken artean zegoen itsasoa desegin eta bi plaka kontinentalak elkar jotzea. Horrelakoetan kontinente barneko mendikateak osatzen dira. Kasu au, Himalaiangertatzen da. Fenomeno honi obdukzioa deitzen zaio.
Ertz konbergenteak elkartzen diren lurrazaleko zonak erliebe-sortzaileak dira, baina litosfera suntsitzaileak, bertan suntsitzen baita litosfera ozeanikoa. Ertz konbergenteak elakrtzen diren zonetan lurrikarak ugariak dira (ertz dibergenteak dauden lekuetan baino ugariagoak) eta sumendiak ere gertatzen dira.
Comentarios
Publicar un comentario