Destacados
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones
Etiquetas
2. ikasgaia & T2 ZELULA ZATIKETA eta MEIOSIA
Zelula-zatiketa
Zelularen zikloa,
zelula osatzen denetik zelula berriak sorraraziz hura zatitu arte doan
denbora-tartea izango litzateke. Zelula anitzeko espezie eukariotoetan bi
eratako zelulak bereiz daitezke: diploideak eta haploideak.
Zelula-zikloa
Zelula-zikloan bi
etapa bereiz daitezke: iraupen luzeko hasierako etapa bat, zelulak nukleo
zehaztu bat edukiko lukeelarik, interfase deritzona; eta amaierako etapa
labur bat, zelulak kromosomak izango lituzkeelarik, zatiketa edo M fasea
deritzona.
Interfasea
Hiru etapa izango lituzke:
G1 Fasea:
transkripzioa eta itzulpena fase honetan gertatzen dira. R puntura edo itzulerarik
gabeko puntura iristen denean, zelula hurrengo fasean sartuko da
ezinbestean. Badira zelula batzuk R puntu horretara iritsi gabe denbora luzea
ematen dutenak, eta G0 fasea delakoan sartzen direnak. Zatitzen ez
diren zelula espezializatuak (neuronak esaterako) G0 fasean
gelditzen dira betiko.
S Fasea:
DNAren bikoizketa gertatzen da.
G2 Fasea:
DNAren sintesia amaitzen denean hasten da, eta kromosomak bereizten diren unean
bukatzen da.
Zelula-zatiketa
edo M fasea
Nukleoaren zatiketa
edo mitosia hartzen du bere barnean, kariozinesi ere deitua; eta
halaber, zitoplasamaren zatiketa edo zitozinesia.
Mitosia
Mitosia, hain zuzen
ere, zelula amaren kromosoma-kopuru bera duten zelulak sortu behar direnean
izango den zelula-zatiketari esaten zaio. Lau fasetan banatua dago:
Profasea:
ADNren zuntzak trinkotzen hasten da direnean du abiapuntua eta zentromeroaren
bidez elkartuta dauden bi kromatidak osatu arte irauten du. Konplexu
zentriolarra eratzen da, zentriolo eta prozentriolo (diplosoma) batek (26. gaia
ikusi), eta material perizentriolar edo zentrosomak ere osaturik, eta hortik
abiatuta ardatz akromatikoa osatuko duten mikrotubuluak eratzen hasiko dira. Lamina
nuklearra despolimerizatu egingo da eta bildukina apurtuko da. Plaka
zinetokorikoa osatuko da zentromeroan.
Metafasea:
mikrotubulu zinetokorikoen luzapenaren ondorioz, kromosomak bi konplexu
zentriolar horietatik distantzia berera geratuko dira, ardatzaren erdian
kokatuz eta plaka ekuatoriala osatuz.
Anafasea:
bi kromatida ahizpen bereizketarekin hasiko da, kromosoma metafasiko bat
osatzen dutela, kromatida bakarreko kromosoma anafasiko bat eratuz. Anafasea,
hain zuzen, kromosoma anafasikoen multzo bat polo batera iritsi eta beste
multzoa aurkako polora iristen denean amaituko da.
Telofasea:
lamina nuklearra kromosomekin elkartzean hasiko da, bildukin nuklear berria
osatu dadila erraztuz. Kromosomak desbiribilkatzen hasiko dira, eta horri
esker, eskualde antolatzaile nukleolarraren transkripzioa eta osakuntza egin
ahal izango da.
Zitozinesia
Animalien zeluletan
zitoplasmaren zatiketa denean zitoplasmaren estutze baten ondorioz gertatzen
da. Anafasearen amaieran hasten da, barne-eraztun uzkurkorraren ondorioz
zatiketaren ildoa agertzen hasten denean. Eraztun hori aktina-polimeroz osatua
egongo da.
Meiosia
Meiosia ugalketa
sexuala ahalbidetzen duen zelula-zatiketa da. Hurrenez hurren gertatzen diren
bi zatiketa biltzen ditu: lehen zatiketa meiotikoa, zatiketa
murriztailea izango litzatekeelarik, zeren zelula ama diploide (2n) batetik
bi zelula ume haploide (n) lortzen baitira; eta bigarren zatiketa meiotiko
bat, zatiketa ekuazionala litzatekeena, zeren zelula umeek amaren
kromosoma-kopuru bera izango baitute (zatiketa mitotikoan bezala). Horrela,
lehen zatiketa meiotikoaren bi n zeluletatik lau n zelula lortuko dira.
Mitosian bezala, lehen zatiketa meiotikoaren aurretik, interfase-aldi bat dago,
DNA bikoizten dena. Halere, bigarren zatiketa meiotikoaren interfasean ez dago
DNAren bikoizketarik.
Comentarios
Publicar un comentario